Ostegunean jakinarazi zuen Pedrazek manifestazioari ez ziola oztoporik jarriko, eta atzo goizean aurkezktu zuen Dignidad Y Justicia-k erreforma helegitea, manifestazioa hasi baino ordu gutxi batzuk lehenago. Manifestazioa normal-normal egin zen, arazorik gabe.
Epaileak ez du oraindik erreforma helegitea ebatzi. Dignidad Y Justicia elkarteko buru Daniel Porteroren arabera, manifestazioaren atzean Batasuna dagoela erakusten duten froga ukaezinak aurkeztu zituzten helegite horretan, eta,Pedrazek aintzat hartzen ez badu, epailearen aurkako ekinbide judizialak hasiko dituztela iragarri du. "Salaketa prebarikazioagatik, utzikeriagatik edo betebeharra ez betetzeagatik jartzea azertzen ari gara", adierazi du Bilbon egin duten prentsaurrekoan.
Politika
Manifestazioaren aurkako helegitea onartu ezean Pedraz epailea auzitara eramango du Dignidad Y Justiciak
Atzo Bilbon autodeterminazioaren alde egin zen manifestazioaren aurkako erreforma helegitea onartzen ez badu, Dignidad Y Justicia elkarteak auzitara eramango du Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazioanleko epailea. Manifestazioa emateko baimena eman zuen Pedraz epaileak, antolatzaileen eta Batasunaren artean "lotura objektiborik" ez dagoela iritzita. Horren kontra egin nahi du Dignidad Y Justiciak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu