Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko buru Ram Manikkalingam komunikazio bideak irekitzearen alde. «Ez daukagu komunikazio biderik Espainiako Gobernuarekin, baina badakigu garrantzitsua dela komunikazio bideak irekitzea, bai Espainiako Gobernuarekin bai Eusko Jaurlaritzarekin», adierazi du Deia egunkariari eskainitako elkarrizketan. Etorkizunean harremanak izatea espero du.
Bestalde, Patxi Lopezen ustez, ETAren agiriak «ez du berritasunik ekarri», eta «agenda markatzeko» saio bat da. Basagoitik «zabortzat» jo du, «ez duelako iragartzen disoluzioa eta armen entrega».
Manikkalingan, komunikazio bideak irekitzearen alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu