EPELen bi enpresa daude ordezkatuta, Asegarce eta Aspe. Asegarcek Manomanistako finala atzeratzea nahi zuen, hartara, enpresako pilotari duen Aimar Olaizolaren interesa defenditzeko. Olaizola II.a min hartuta dago, eta medikuek erabat osatzeko astebeteko epea behar duela esan diote. Horregatik, finala datorren igandean, uztailaren 29an jokatu ordez, hurrengoan jokatzea eskatu du.
Aspek, ordea, araudia errespetatu egin behar dela defenditu du, eta, beraz, buruz buruzko txapelketako azken partida igandean jokatu beharko litzatekeela dela; bidenabar, beren pilotari den Abel BarriolariOlaizola II.aren ordez finalean sartzeko aukera ireki nahi zioten.
Azkenean, ordea, inolako adostasunera iristerik ez dute lortu alde biek, eta gauza bakarra geratu da garbi: finala ez dela igandean izango. Noiz eta zein baldintzetan jokatuko den, ordea, zintzilik geratu da. Datorren astean EPELeko Administrazio Kontseilukoa bilduko da, eta hark hartuko ditu erabakiak. Nolanahi ere, Administrazio Kontseilua noiz bilduko den ere zehaztu gabe dago oraindik.
Olaizola II.ari atzo arratsean egin zioten ekografia Gasteizen, eta aztertu zuten bi medikuek gauza bera esan zioten Goizuetako pilotariari: lesioak hobera egin duela, baina beste astebete behar duela guztiz sendatzeko, eta behar bezala jokatzeko moduan egoteko. Horregatik eskatu du astebeteko atzerapena.
Pilota
Manomanista ez da igandean jokatuko
Luze egon dira bilduta EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligako buruak, baina arratsaldeko hiruak inguruan, haserre eta akordirik gabe amaitu dute batzarra. Gauza bakar bat geratu da argi: eskuzko buruz buruko finala ez dela aurreikusita zegoen bezala igande honetan jokatuko. EPELeko Admninistrazio Kontseiluak datorren astean erabakiko du, azkenean, noiz jokatuko den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu