AUZITEGIAK

Manos Limpias ikertzen ari dira, estortsioa egin duelakoan

Auzitegi Nazionala egiten ari den ikerketaren arabera, elkarteak dirua eskatzen zuen salaketak erretiratzearen truke.

2016ko apirilaren 13a
13:57
Entzun

Santiago Pedraz epailea ari da auzia ikertzen, eta Manos Limpiasekin batera, Ausbanc Banku Zerbitzuen Erabiltzaileen Elkartearen jarduna du aztergai. Ikerketaren arabera, bi elkarteek salaketak aurkeztu dituzte pertsona, enpresa eta erakundeen aurka, ondoren horiek erretiratzearen truke dirua eskatzeko.

Batez ere, Ausbancen jarduna da ikerketaren ardatz. El País egunkariak argitaratu duenez, elkarte hori ari ziren ikertzen, eta zeregin horretan topatu dituzte Manos Limpiasen jardueran delitu zantzuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.