EAEko Auzitegi Nagusiak auzia eman bezain lasten jakinarazi zuen Manos Limpiasek helegitea jarriko zuela, eta gaur gauzatu du iragarpena. Bi arrazoi jarri ditu nagusiki kasazio helegitea jartzeko: Gernikako Estatutuko 26. artikuluan agertzen den legebiltzarkideen bortxaezintasun gaizki erabili dela iritzi diote batetik; eta konstituzioaren aginduak ez direla ondo bete iritzi diote bestetik, esate baterako: epaiak betetzeko eginbeharra eta auzitegiekin kolaboratzeko egin beharra.
Hain zuzen ere, legebiltzarkideen bortxaezintasuna oinarri hartuta absolbitu zituen hiru lagunak EAEko Auzitegi Nagusiak. Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduari desobedientzia egitea egozten zien hirurei Manos Limpias elkarteak, eta hargatik epaitu zituzten. EAEko Auzitegiak ebatzi zuenez, ordea, legebiltzarkideen bortxaezintasun eskubideak babesten ditu Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide zirenek hartutako erabakiak.
'atutxa auzia'
Manos Limpiasek helegitea jarri dio 'Atutxa auziko' epaiari
EAEko Auzitegi Nagusian kasazio helegitea jarri du Manos Limpiasek, auzitegi horrek SA ez desegiteagatik desobedientzia leporatuta Juan Maria Atutxa, Gorka Knör eta Kontxi Bilbao epaitu eta absolbitu ostean. Epaian "agindu konstituzionala urratzen da" Manos Limpiasen iritzian, eta beraz, baliogabetzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu