AUZITEGIAK

Manos Limpiaseko idazkari nagusia atxilotu dute

Elkartea ikertzen ari da Auzitegi Nazionala, estortsioa egin duelakoan.

2016ko apirilaren 15a
14:32
Entzun

Espainiako Poliziak atxilo hartu du Manos Limpias elkarteko idazkari nagusi Miguel Bernard, estortsio, erakunde kriminal, agiri faltsutze eta ogasunaren aurkako iruzur delituak egitea egotzita. Bernardez gain, haren zenbait laguntzaile zuzen atxilotzeko asmoa du Poliziak.

Ser irrati kateak polizia iturriak aipatuta zabaldu duenez, zantzuak daude ondorioztatzeko pertsonei, enpresei eta erakundeei estortsioa egin ziela elkarteak, salaketa aurkeztu eta, ondoren, horiek kentzearen truke dirua eskatuz.

Santiago Pedraz epailea ari da auzia ikertzen, eta zazpi miaketa agindu ditu. Asteazkenean zabaldu zen ikerketaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.