Goizekozortzi eta erdiak aldera gertatu da Manu Aranburu hil den istripua, A-8ko Zarauzko ordainlekutik hurbil. Hiru ibilgailuk ((Volkswagen Passat batek, Citroen Xsara batek eta Renault Clio batek) elkar jo dute, eta Aranburu burdin artean harrapatuta geratu eta han hil da.
Beste gizonezko bat, 65 urteko R.A.B., Arnedokoa (Errioxa) zauri arinekin eraman dute Donostiako Ospitalera.
Manu Aranbururen omenezko ekitaldiak
Manu Aranburu Olaetxearen omenezko ekitaldiak egingo ditu bihar LABek Errenterian. Arratsaldeko 16:00etan Errenteriako belaetxean bere gorpua erre baino lehen, bere lagun hurbilak lehenengo agurra eskainiko diote.
20:00etan udaletxearen aurrean, ekitaldia egingo dute, bere ibilbide politikoan eta sindikalean zerikusirik izan duten hainbat erakunde, ekimen eta talderen ordezkariren parte hartzearekin.
Heriotza
Manu Aranburu hil da, EAEko Ekonomia eta Gizarte Batzordeko idazkari nagusia
Gaur goizean A-8 autopistan, Zarautz (Gipuzkoa) parean, gertatu den trafiko istripuan zendu da Manu Aranburu EAEko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia. 50 urte zeuzkan Aranburuk, eta Ekonomia eta Gizarte Batzordeko ardura hartu aurretik ibilbide luzea egin zuen LAB sindikatuan. Halaber, 'Egin' egunkaria eta Egin Irratia kudeatzen zituen Orain S.A.ko kontseilari ordezkaria izan zen, eta horregatik inputatuta zegoen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek gidatzen duen 18/98 sumarioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu