Manu Azkarateri (Tolosa, 49 urte) gaur goizean jakinarazi dio albistea abokatuak, Tolosako Hitza-k jakinarazi duenez. Tolosarraren hitzetan, kasazio helegitea jarriko du orain epaitegien ebazpenaren aurka. Parisen aztertuko dute, eta bertan erabakiko da Manu Azkarate Espainiaratua izango den edo ez.
Manu Azkaratek Tolosako epaitegiaren erabakia espero zuela azaldu du, eta orain, aurretik hilabete batzuk izango dituztela aurreikusten du, Parisek erabakia hartu bitarte. Azken erabaki hori, arrazoietan baino prozesuan oinarrituko dela azaldu du tolosarrak. Aurrez, Paueko epaitegiak bere aurkako estradizioa onartu zuenean, Pariseko epaitegiek prozesua bertan behera utzi zuten, forma akatsak argudiatuta. Orain, erabaki bera hartzea espero du Manu Azkaratek.
Erresuma Batuko auzitegi batek ere Kemen Uranga Artolaren (Ondarroa, 43 urte) Espainiaratzea onartu du. ETAri laguntzea egozten dio Urangari Espainiako Auzutegi Nazionalak.
Abuztuaren 8an atxilotu zuten, Londresen, euroagindu eskaera bat zela eta. Auzitegi Nazionalak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua ezarria zuen 2001. urtetik.