Manu Azkarate preso ohiaren aurkako «mendeku politika» salatu dute

2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Manu Azkarate euskal preso ohi tolosarra, iragan asteazkenean Ziburun (Lapurdi) ordu batzuz atxilotuta eduki zutena, «mendeku politiken protagonista» egin dutela salatu zuten atzo, Tolosan (GIpuzkoa), Gernikako Akordioaren sinatzaileen eskualdeko ordezkariek eta euskal preso ohiaren lagun eta senideek. Azkaratek gaixotasun larria du, eta, hori dela eta, baldintzapean aske utzi dute. Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea, hura atxilotzeko euroagindua bidali zion Frantziako justiziari. Asteartean ebatziko du Paueko epaitegi batek euroaginduaren gainean, eta, bitarte horretan, behin-behinean libre da Azkarate. Tolosaldeko eragile, lagun eta senideek Azkaratek libre behar duela aldarrikatu zuten atzo, eta mobilizatzera deitu zuten astearterako. Tolosako Triangeluan egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.