Manu Azkarateren neska lagun Itziar Arratibelek Berriari jakinarazi dionez Azkaratek gaur arratsaldez utzi du gose grebaldia. Arratibelek azaldu zuenez preso tolosarrak "bere egoera salatzeko, bere isolamendua, medikuekin kontaktu eza eta kartzelan jasaten ari den egoera salatzeko" hasi zuen gose greba pasa den larunbatean.
Azkaratek gaixotasun larria eta sendaezina du. Baldintzapeko askatasuna lortu nahi bazuen kontrol telematikoa onartzeko baldintzari uko egin zion. Bere gaixotasuna medio, gose grebak ondorio larriak ekarri lekizkiokeen.
Euskal Presoak
Manu Azkaratek gose greba utzi du
Manu Azkarate preso tolosarrak iragan larunbatean hasitako gose grebaldia bertan behera utzi du gaur arratsaldez. Azkaratek "bere egoera, isolamendu igoera, medikuekin kontaktu eza eta kartzelan jasatzen ari tratua salatzeko" hasi zuen protestaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu