Manu Azkarate pasa den asteko asteazkenean atxilotu zuten Martuteneko espetxean, hilero bezala sinatzera zihoala. Atxilotua izan zen egunean bertan, gose, egarri eta medikazio grebari ekin zion tolosarrak, eta bere osasun egoerak nabarmen egin zuenez txarrera, Donostiako ospitalera eraman zuten. Harrezkero han dago, bere osasunak hobera egin du, baina senideek ezin dute bisitatu, epaileak oraindik horretarako baimenik eman ez dielako.
ELA sindikatuaren espetxe alorrak agiri bat kaleratu du gaur Manu Azkarateri baldintzapeko askatasuna kendu diotela salatzeko. Azkaratek gaixotasun larri duela dio ELAren oharrak, eta horregatik berriz baldintzapeko askatasunean jar dezatela eskatu du.
Eusko Jaurlaritzak ere, Txema Urkijo Giza Eskubideetarako zuzendariaren bidez, preso tolosarra "berehala aske uzteko" exijitu du, bere eginez Tolosako Udalak egindako eskaera.Eusko Jaurlaritzak kasu honetan "mendekua" somatzen du, Azkaratek "gaisotasun larria duelako oraindik, medikuek argi diotenez". Urkijok gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzak"pertsona guztien giza eskubideak defendatu ditu beti eta edozein eskubideren urratzea gaitzetsidu".
Euskal presoak
Manu Azkarateren espetxeratzeko erabakia "mendeku seinalea" dela esan du Diezek
Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, Manu Azkarate Tolosako presoa Martuteneko espetxean sartzeko erabakia "mendeku seinalea" da. LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur Donostiako Ospitalean –Azkarate bertan daukate– preso tolosarraren egoera salatzeko, eta erietxean espetxean baino okerrago dagoela azpimarratu du, "gaixo eta bisita eskubiderik gabe dagoelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu