Presoak

Manu Azkarateren senideek haren alde mobilizatzeko eskatu diote gizarteari

Gaixotasun sendaezina zuela eta, hainbat urte aske egin ditu Manu Azkarate preso tolosarrak. Hala ere, duela zenbait aste Azkarate berriro espetxeratzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak. Martuteneko kartzelan sartu zuten aurrena, baina gose eta botika grebari ekin zionez, erietxean egon behar izan zuen denbora batez. Handik, Martutenera eraman zuten berriro, eta joan den ostiralean, Madrilgo Alcala Mecoko kartzelara eraman zuten. Egoeraren larritasuna aintzat hartuta, mobilizatzeko deia egin dioten gizarteari haren senideek.

2004ko otsailaren 23a
15:56
Entzun
Ildo horretatik, oroitarazi dute Etxerat-ek elkarretaratzeak antolatu dituela ostiral honetarako Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan. Ixiar Arratibel Azkarateren bikote-lagunak nabarmendu du Alcala-Mecoko espetxean ez dagoela 24 orduko mediku zerbitzurik, eta hori oso arriskutsua dela preso horrentzat.

Aitor Ibero Azkarateren abokatuak, berriz, jakinarazi du aste honetan bertan, Espetxe Zaintzarako Epaitegian aska dezatela galdegiteko eskaera aurkeztuko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.