"Urrezko aukera daukagu Espainiako politikagintza ez ezik, Euskal Herrikoa ere berbideratzeko. Irits gaitezke adostasunera, baina paper zuri batekin eta boligrafoarekin, eta ez orain bezala; hau da, elkarrizketa aipatu aurren alde bakarreko testu bat aurkeztuta", agertu du Huertasek.
Ahalegin bat eginda, EAJ eta PSE-EE akordioetara hel daitezkeela uste du EAEko sozialisten buruan, baina, horretarako, jeltzaleek malguago izango behar dutela adierazi du. "Nazionalistek ohitu behar dute akordioetara iristeko amore ematera. 20 urtetan ez dute halakorik egin".
Politika
Manuel Huertas: "Ibarretxeren Plana zaharkituta dago ikuspuntu estrategikotik"
Manuel Huertas PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Estatutu proposamena —Ibarretxeren Plana esaten diotena— iragandako garaietako kontua da. "Zaharkituta dago ikuspuntu estrategikotik, eta, beraz, zerbait berria eraiki behar da hutsetik abiatuta", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Izan ere, Jaurlaritzaren proposamena PPrekin konfrontazioa puri-puri zegoenean sortu zela argudiatu du, eta aro hura gainditu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu