euskal herria

Manuela Carmena epaile ohiak egingo du motibazio politikoko biktimen dekretua

Sailburuorde izendatuko du Eusko Jaurlaritzak. Dekretuak ez du izango terrorismoaren biktimen legeak duen maila. Idoia Mendiak aurreratu du torturatuak izan direnen kasuak aztertuko dituztela, baina ez "bonba bat jartzen hil direnenak edo poliziarekin aurrez aurre hil direnenak".

2011ko irailaren 22a
14:36
Entzun

Eusko Jaurlaritzak Manuela Carmena izendatu du motibazio politikoko biktimen eta horiei eman beharreko kalte-ordainen dekretua egiteko. Epaile ohia da Carmena, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide izandakoa, eta Jaurlaritzak sailburuorde karguarekin izendatu du dekretua prestatzeko, Giza Eskubideen Zuzendaritzaren barruan.

Urtea amaitu baina lehen, edo gehienera jota datorren urte hasieran, izan beharko du prest Carmenak dekretuaren zirriborroa, eta hor motibazio politikoko biktimei eman beharreko laguntzak, irizpideak eta diru kopurua zehaztu beharko du. Gaur aurkeztu du Idoia Mendia Justizia sailburuak Carmena, uztailaren 11n alderdi guztiek, PP eta UPyD izan ezik, osatzea erabaki zuten ponentziaren amaieran 

Mendiak esan du biktima horiek ezin direla ETAren biktimekin aldertu, eta beste tratamentu bat izan behar dutela. Ez du oraindik esan zer biktima mota jasoko dituen dekretuak baina torturatuak izan direnen kasuak aztertuko dituztela aurreratu du. Bonba bat jartzen hil zirenen edo poliziarekin aurrez aurre hil zirenen kasuak ez dituzte jasoko, ordea.

Dekretuak bi epe jasoko ditu, 1968tik 1978ra eta 1979tik gaur egunera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.