Atxiloketak

Mardonesek eta Oñak tratu txarrak salatu dituzte

Larunbatean atxilotutako Asier Mardones, Josune Oña eta Atxarte Salvador espetxeratzeko agindua eman zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok. Igandetik erietxean egon da Mardones, eta atzo gaueko azken orduan eraman zuten Soto del Real kartzelara. Askatasunak esan duenez, Mardonesek eta Oñak tratu txarrak salatu zituzten. Hala ere, ez zuten ñabarduratik eman atzo, eta gaur zerbait gehiago jakitea espero da.

2004ko uztailaren 30a
16:28
Entzun
Joan zen larunbatean atxilotutako Josune Oña, Asier Mardones eta Atxarte Salvador baldintza gabe espetxeratzeko agindua eman zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok. Asier Mardones erietxean zegoenez, epailea haruntz joan zen hari deklarazioa hartzera. Bizkaian lan egingo zuen taldea osatzen ari zirela uste du epaileak.

Pedro Rubira fiskalaren eskariz, hartu zuen hirurak kartzelaratzeko erabakia Moreno epaileak. Fiskalaren ustetan, Josune Oña "talde armatuko kidea" da, agiri publikoak faltsutu ditu eta legez kanpo armak zituen. Atxarte Salvadorri berriz "talde terroristarekin kolaboratzea" leporatzen dio. Mardonesi ere Oñari bezala, "talde armatuko kidea" izatea, agiri publikoak faltsutzea eta legez kanpo armak edukitzea leporatu dio.

Askatasunak salatu duenez, inkomunikazio egoeran eta konfiantzazko abokaturik gabe deklaratu behar izan zuten. Epailearen aurrean pasatu ondotik, inkomunikazioa kendu zieten, baina ez zieten utzi senitartekoekin eta abokatuekin auzitegian bertan hitz egiten. Espetxera joan izan behar zuten horretarako. Han, tratu txarrak jasa zituztela esan zuten Mardonesek eta Oñak, Askatasunak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.