Lan istripu larria gertatu da bart goizaldean Erandioko (Bizkaia) Makro supermerkatuan: mantentze lan batzuk egiten ari zen margolari bat 6-7 metroko altueran, eta erori egin da. Kolpearen ondorioz, hil egin da 56 urteko Jesus F.M.
Osalan Jaurlaritzako Laneko Segurtasun eta Osasun Institutua istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Lan istripua
Margolari bat hil da Erandion lanean ari zela, sei metroko altueratik erorita
Makro supermerkatuan ari zen mantentze lanak egiten, goizaldeko ordubatean. 56 urte zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu