Atentatua Yemenen

Maria Asuncion Bitorikaren garunak "aktibitate txikia" dauka

Gaur beste azterketa bat egin diote Yemenen.

2007ko uztailaren 12a
17:56
Entzun
Maria Asuncion Bitorika lehengo astean Yemenen atentatuan zauritutako amurriotarrari (Araba) buruan beste azterketa bat egin diote gaur Sanan, eta haren garunak "aktibitate txikia" duela esan dute medikuek.

"Hala ere, ezin dugu hartu garun heriotza gisa", adierazi du Mikel Burzako Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak. Han da Burzako, Bitorikaren senideei laguntza ematen. Atzo yemendar medikuek, aldiz, euskal herritarrak "garun heriotza" daukala iritzi zioten.

Ahmed Al Ansi ospitalaren zuzendariak jakinarazi du azterketaren emaitzak Espainiako Estatura bidali dituztela, han ere azter ditzaten.

Atentatuan bederatzi lagun hil zituzten. Haien artean, bi zarauztar: Mikel Essery eta Maddi Alvarez.

Yemengo Barne ministroak esan du euren ustez Al Kaedak egin zuela erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.