Euskal Herria

Maria Asuncion Vitorica bart gauean hil da

Uztailaren 2an Yemenen zazpi turista eta bi yemendar hil zituen atentatuan larriki zauritu zen Maria Asuncion Vitorica. Hamabi egunetan oso egoera larrian izan ondoren, Al Zaura ospitaleko medikuek jakinarazi dutenez, goizaldeko 03:00ak aldera zendu da. Haren gorpua bihar arratsaldean eramango dute Yemendik Madrilera eta gero Euskal Herrira.

2007ko uztailaren 14a
16:06
Entzun
Hamabi egunetan egoera oso larrian izan eta bi ebakuntza jasan ondoren, Maria Asuncion Vitorica gaur goizaldeko hiruak inguruan zendu da-bertako ordutegian, Euskal Herrian gauerdia zela- Yemengo Al Zaura ospitalean, Sana hiriburuan. Uztailaren 2an Yemenen bederatzi pertsona hil ziren atentatuan, horietako bi euskal herritarrak (Mikel Essery eta Magie Alvarez gipuzkoarrak). Horrenbestez, hamar dira guztira atentatuak eragindako heriotzak. Horietatik zortzi turista eta bi yemendar.

Iragan larunbatean Maria Asuncion Vitoricari ebakuntza gehiago ez egitea erabaki zuten medikuek, haren goera horretarako "oso oso larria" zela iritzita. Asteazkenean "garun heriotza" zuela iragarri zuten medikuek.

Bihar ekarriko dute gorpua

Espainiako Gobernuak hegazkin bat bidaliko du Yemenera gorpua ekartzeko. Bihar arratsaldean helduko da Madrilera eta Euskal Herrira eramango dute ondoren.

Yemengo Gobernuak Al Kaidari leporatu diote uztailaren 2ko atentatuaren erantzukizuna. Suizida batek bere autoa turisten autoaren aurka leherrerazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.