Maria Asuncion Vitorica, gaur zortzi Yemenen atentatuan zauritutako amurriotarrak (Araba), "oso larri" jarraitzen du, eta haren osasunak azkeneko orduetan "okerrera" egin duela esan dute medikuek. "Kritikoa da egoera. Pronostikoa txarra da benetan", adierazi du Sanako ospitaleko ZIUko buru Edmad Chafaik". Hantxe segituko du Vitoricak, Euskal Herrirako bidea hartu gabe, eta sendagileek hainbat azterketa egingo dizkiote orduotan, "klinikoki hilda ez dagoela ziurtatzeko".
Atentatua izan zenetik bi aldiz egin diote ebakuntza, eta medikuek ez dute aurreikusten beste ebakuntzarik. "Izan ere, medikuek diote bigarrengotik hona ez duela hobera egin eta ez duela erreakzionatu", adierazi du Mikel Burzako Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremenatarako zuzendariak.
Burzako Sanan dago, Vitoricaren sendiari laguntza eman nahian. Biktimaren anaia bat eta ahizpa bat daude han.
Turisten kontrako atentatua egin zuten astelehenean, eta bederatzi lagun hil zituzten. Haien artean, bi zarauztar (Gipuzkoa): Mikel Essery eta Maddie Alvarez.
Maria Asuncion Vitoricak "oso larri" segitzen du
Bigarren ebakuntzatik hobera ez duela egin esan dute medikuek. "Kritikoa da egoera. Pronostikoa txarra da benetan". Yemengo hiriburuan dago ingresatuta gaur zortzi atentatua izan zuenetik. Sendagileek hainbat azterketa egingo dizkiote orduotan, "klinikoki hilda ez dagoela ziurtatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu