Maria Oiangurenek jasoko du Giza Eskubideen Rene Casin saria

Bakearen alde egindako lana aitortuko die sariak Nazioarteko Bake Brigada eta Gernika gogoratuz elkarteei

Bilbo
2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Maria Oianguren Gernika Gogoratuz-en zuzendariak eta Nazioarteko Bake Brigadak Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) jasoko dute bihar Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen duen Giza Eskubideen Rene Casin saria. Antolatzaileen hitzetan, giza eskubideen defentsan bi eragile horiek eginiko lana baloratu dute irabazleak hautatzeko orduan. Saria banatzen du urtero Jaurlaritzak bakegintzaren alde lan egiten duten eragileen artean.

Maria Oianguren Gernika Gogoratuz-en alde eginiko lanagatik omenduko dute.Elkartea 1987an sortu zen Eusko Jaurlaritzak erabateko adostasunarekin hartutako erabakiz. Gernikako Bonbardaketaren 50. urteurrenetik eguneroko ekintzetan bakea elkarbizitzarako oinarri dela adierazteagatik izendatu dute saridun, nabarmendu dutenez.

Nazioarteko Bake Brigadak GKEa, berriz, indarkeriarik ezaren diziplinapean Mahatma Gandhiren eraldaketa sozial eredua bultzatzeagatik hautatu dute. Epaileen hitzetan, Kolonbiako, Guatemalako, Indonesiako eta Nepalgo gatazka tokietan zuzenean egindako lana baloratu dute bereziki. Bihar izango da sari banaketa. Idoia Mendia Justizia Sailburuaren eskutik 16.550 euro jasoko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.