Mari Puy Perez zenak (Lizarra, Nafarroa) bere garaian Jose Maria Morentin bikotekide ohiaren aurka jarri zuen tratu txarren salaketa ikertzeko epaiketa hasi dute gaur Iruñeko Auzitegian, eta akusatuak leporatzen dizkioten kargu guztiak ukatu ditu.
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak "ezohiko tratu txarrak eta bikotekidea mehatxatzea" egozten dizkiote Morentini. Fiskaltzaren idazkiak dioenaren arabera, erasoa 2007ko urriaren 27an jazo zen. Gizonezkoak gaineratu du ez dela gogoratzen bere aurkako bi tratu txar salaketa izatea.
Puy 2008ko urriaren 11n desagertu zen, eta Morentinek gero aitortu zuen berak hil eta lurperatu zuela. Gorpuzkinak ekainaren 22an aurkitu zituzten, Sesmako (Nafarroa) lur sail batean.
emakumeen aurkako indarkeria
Maria Puy Perez zenaren bikotekide ohiak ukatu egin ditu egozten dizkioten tratu txar delituak
Emakumeak Jose Maria Morentinen aurka jarritako salaketa aztertzeko epaiketa hasi dute gaur Iruñean. Perez 2008ko urriaren 11n desagertu zen, eta bikotekide ohiak aitortu zuen berak hil eta lurperatu zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu