San Gilek esan du ulertzen duela Miguel Buen ez gustura sentitzea Falangekoen ondoan, baina, era berean, azpimarratu du horrelako manifestazio handi bat antolatzen denean ezinezkoa dela joango den guztia kontrolatzea: "Orduan, batzuekin gusturago zaude beste batzuekin baino", esan du.
Dena den, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusiordea manifestazioan parte hartzeagatik damututa egotea "gogorregia" iruditzen zaiola adierazi du. "Damua adieraztea oso gogorra da, eta, gainera, Aski Da!-ko antolatzaileekin zatar jokatzea".
Horrez gain,"akaso" Falangea "bide demokratikoetan" sartzea lortu dutela nabarmendu du PPko zinegotziak: "Konstituzioaren eta Estatutuaren aldeko pankartaren atzean joan ziren Falangekoak. Beraz, akaso lortu dugu jende hori sartzea bide demokratikoan, eta legalitatearen eta marko juridikoaren defentsan. Hori ez da berriketa", agertu du Radio Euskadin.
Politika
Maria San Gil: "Akaso, Falangea bide demokratikoetan sartzea lortu dugu"
Maria San Gil Donostiako Udaleko PPko zinegotziaren iduriko, Aski Da! plataformak antolatuta larunbatean Ibarretxeren Planaren aurka Donostian egin zen manifestazioa oso arrakastatsua izan zen. Manifestazio horren parte hartu zutenetako batzuk —Miguel Buen Gipuzkoako PSEko idazkari nagusiordeak kasu— han izateaz damututa daudela agertu dute, hain justu, eskuin muturreko Falange taldea ere ekitaldian egon zelako. San Gilek, ordea, larunbateko manifestazioak, beharbada, Falangea "bide demokratikoetan sartzea" lortu zuela iritzi dio Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu