Politika

Maria San Gil "erabat sendatuta" itzuli da politikara

Ia lu hilabetez politikatik aparte ibili da EAEko PPko presidentea, bularreko minbizi baten ondorioz

2007ko abuztuaren 2a
17:01
Entzun
Bularreko minbizia sendatzeko tratamendua egiteko lan politikoa albo batera utzita izan du ia lau hilabetez Maria San Gil EAEko PPko presidenteak, eta epealdi horren ondoren, gaur egin du jendaurreko lehendabiziko agerraldia, Donostian, Carmelo Barrio idazkari nagusia eta Leopoldo Barreda Eusko Legebiltzarreko bozeramailea lagun zituela.

"Hunkituta eta erabat sendatuta" dagoela dela ziurtatu du San Gilek, eta denbora honetan guztian jaso dituen elkartasun adierazpen guztiak eskertu ditu. "Indartsu" eta sinesten duena defenditzeko gogoz itzuli dela erantsi du.

Egoera politikoaren balantzea egin du lehen agerraldi horretan, eta kezkatuta dagoela esan du, "erasoaldi abertzalea" inoiz baino indartsuago ikusten duelako, eta, gainera, Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua "erasoaldi" hori babesten ari dela uste duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.