Politika

Maria San Gil: "ETAri ez zaio tregoarik eskatu behar; deuseztu egin behar da"

Maria San Gil PPren Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzarako hautagaiaren iduriko, ez da zilegi ETAri su-etenik eskatzea. Aitzitik, erakunde hori deuseztu egin behar dela iritzi dio, eta helburu hori izan behar dutela lehentasun Eusko Jaurlaritzak zein Espainiako Gobernuak. ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.

2004ko ekainaren 30a
10:56
Entzun
ETAk azkeneko aldiz inor hil zuenetik urtebete baino gehiago igaro izana "poztekoa" dela esan du San Gilek: "ETAk inor hil gabe igarotzen den egun bakotiza pozteko arrazoi bat gehiago da", azpimarratu du.

Hala ere, iruditzen zaio ezin dela gai horren inguruan ilusio faltsurik sortu. "ETAk ez du inor hiltzen, eta pentsatzen dugu desagertu dela. Baina ez da hala, hor egoten jarraitzen du". Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzaren zein Espainiako Gobernuaren helburu lehena ETA deuseztea izan behar duela nabarmendu du PPren lehendakaritzarak hautagaiak: "ETAri ez zaio tregoarik eskatu behar, tregoak bi elkar hiltzen ari direnean eskatu behar baitira; eman ez dago gerrarik: batzuk hil egiten dute, eta beste batzuok hil egiten gaituzte. ETA deuseztu egin behar da; guztiz desagertzea lortu, eta, orduan biziko gara euskaldunok libreago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.