Hain zuzen ere, Iturgaitzek egin du iragarpena, Bilbon egin duen agerraldi batean. Maria San Gilek herenegun eman zuela baiezkoa agertu du.
EAEko PPk erabakia "adostasunez eta aho batez" hartu duela azpimarratu du Iturgaitzek, eta ohorea dela beretzat iragarpen hori egitea.
Azkenaldian, zenbait tira-bira izan dira EAEko PPren baitan lehendakaritzarako hautagaiaren aukeraketa dela eta. Carlos Iturgaitz izatea proposatzen zuten Bizkaiko sektore batzuek, eta Arabako beste batzuek, berriz, Loiola Palacio Europako komisarioa.
Politika
Maria San Gil izango da PPren lehendakaritzarako hautagaia
Gipuzkoako PPko presidente Maria San Gil izango da Eusko Legebiltzarra osatzeko hurrengo hauteskundeetan alderdi horren lehendakaritzarako hautagaia. Carlos Iturgaitz EAEko PPko presidenteak agertu duenez, "adostasunez eta aho batez" hartu dute erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu