Bularreko minbizia du Maria San Gil PPren EAEko presidenteak, eta ebakuntza egin ondoren, aldi batez politika utziko duela iragarri du, "osatzeko eta indartzeko".
San Gilek berak eman du albistea, Carmelo Barrio eta Leopoldo Barreda EAEko PPko buruzagiekin batera, eta gaitza larria den arren, diagnostiko ona duela eta erabat sendatu eta berriro politikara itzultzea espero duela nabarmendu du.
Politika
Maria San Gilek politika utziko du aldi batez, minbizia duelako
PPren EAEko presidenteari ebakuntza egin diote bularrean karzinoma atzeman eta gero, eta atsedena behar du indartzeko. San Gilek berak eman du albistea, eta politikara itzultzeko itxaropena duela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu