Asteartean Nafarroako Gobernuak bilera baterako proposamena egin zien Maravillaseko kideei. Gaztetxeko arduradunek baietz erantzun zuten, baina bi baldintza jarri zituzten: bilera ostiralean izatea, eta auzoko espazio neutro batean. Maria Solana gobernuko bozeramaileak, ordea, aukera hori baztertu zuen.
Solanak adierazi du baldintza horiek jarrita gaztetxeko arduradunak erakusten ari direla «akordioa lortzeko borondate faltsua» dutela, eta gobernuarekin «liskar bila» dabiltzala. Gaztetxeko kideek uste dute, berriz, «irudia garbitzeko» helburua dagoela gobernuak egin duen proposamenean.
Maria Solanak esan du «liskar bila» dabiltzala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu