Nafarroa

Maria Txibite izango da Nafarroako presidentetzarako PSNren hautagaia

Alderdi barruko hauteskundeetara aurkeztu den hautagaitza bakarra izan da idazkari nagusiarena.

Maria Chivite, artxiboko argazki batean. EMILIO NARANJO, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 5a
13:44
Entzun

Amaitu dira Nafarroako Alderdi Sozialistako hauteskunde primarioak. Gaur egin dute ofizial Maria Chivite izango dela presidentegai sozialista 2019an egingo diren hauteskundeetan. Joan den asteazkenean, maiatzaren 2an, amaitu zen hautagaitza lortzeko beharrezko abalak aurkezteko epea  eta PSNk jakinarazi duenez, Chivitek "erraz" gainditu zuen alderdiak ezarritako gutxienekoa.

Pozik agertu da Chivite lortutako emaitzarekin. "Barne hauteskundeetan argi geratu da alderdiaren batasuna eta militantziak babestu egiten duela zuzendaritza egiten ari den lana. Prest gaude Nafarroako hurrengo gobernua zuzentzeko", adierazi du buruzagi sozialistak, eta zehaztu du aldaketan oinarrituko dutela euren agintaldia, "pertsonetan, etorkizunean eta ezkerreko ideietan oinarritutako aldaketan".

Duela hiru urteko bozetan botoen %13,37 eskuratu zituen PSNk, eta zazpi eserleku eskuratu zituen Nafarroako Parlamentuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.