UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Maria Txibite: "Posible da UPNrik eta Bildurik gabeko gobernu bat"

PSNko idazkari nagusiak esan du forua "blindatzea" dela orain nafarren egitekorik garrantzitsuena.

Maria Txibite Pedro Sanchezekin, gaur, Madrilen. CHEMA MOYA, EFE
2015eko martxoaren 16a
07:50
Entzun

"Nafarroa aurrerantzean ere Nafarroa izatea" defendatuko duela esan du gaur goizean Maria Txibite PSNko idazkari nagusiak Madrilen, Forum Nueva Economia gosari hitzaldian. UPN eta Bildu, biak kritikatu ditu; lehena, murrizketengatik; bigarrena, Hego Euskal Herria "batzeko" helburu politikoarengatik.

"Nafarrontzat garrantzitsuena gure foruak blindatzea da", adierazi du Txibitek. Uste du asmo hori bat datorrela PSOEren federalismoarekin. 

UPN eta Bildurik gabeko gobernu bat posible dela nabarmendu du Txibitek, eta hori erdiesteko alderdi sozialistak babesa behar duela gaineratu du. Hala ere, ez die aterik itxi balizko gobernu akordioei.

Hiru alderdiren arteko gobernua 

Txibiteren arabera, gutxienik hiru alderdiren arteko gobernua izango da hurrengoa. Helburua "egonkorra" izatea dela esan du, eta, beraz,  guztiekin hitz egiteko prest agertu da. Hauteskunde osteko balizko gobernu akordioei buruzko erabaki guztiak Madrilekin elkarlanean hartuko dituztela zehaztu du. Eta erabakiak PSNko militantziak berrretsiko dituela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.