FORU HAUTESKUNDEAK

Maria Txibite, PSN-n urratsa egiten lehena

Urriaren 19an egingo ditu PSNk 2015eko foru hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratzeko primarioak.

Maria Chivite, Nafarroako Parlamentuan, 2010ean. LANDER F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 4a
07:56
Entzun

Txibitek Espainiako Senatuan dihardu gaur egun, eta, Diario de Navarra egunkariak argitaratu duenez, bere hautagaitza aurkeztuko du Nafarroako Gobernuko presidentetzarako PSNren hautagai izateko. Txibitek Elena Torres gobernuko kontseilari ohiaren eta Javier Remirezen babesa du PSNko zuzendaritzan.

36 urte ditu Txibitek, eta soziologian lizentziaduna da. Nafarroako Parlamentuan hautetsia izan zen 2007tik 2011rako legealdian.

2015eko maiatzean izango dira foru hauteskundeak, eta joan den astean argitu zuen Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak UPNren zerrendaburua izango dela. Hauteskundeei begira, iragarri zuen UPNk ez duela "ez populisten ez abertzaleen aurrean" amore emango. Haren esanetan, alternatiba Bilduk gidatutako "indar-mazedonia bat" da, eta UPN boteretik kentzea baino ez dute buruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.