Nafarroan aldaketa beharrezkoa zela, UPNk oposiziora igaro behar zuela baina "gobernu nazionalista" ez dela nahiko luketen gobernua; hala esan du Maria Txibite PSNko zerrendaburuak. UPNrekin bilera egin eta gero esan du hori, Iruñean.
Beraz, PSNk Nafarroako gobernu berritik kanpo, oposizioan ikuten du bere burua. "Uxue Barkosek esan du jada 26 [parlamentari] badituela; gu ez gara 33en artean izango". Zehaztu duenez, ez baitaude prest EH Bildurekin batera egoteko.
Gobernu "nazionalista" berriak "ezegonkortasun arazoak" eduki ditzakeela uste du Txibitek, eta horrek kezka sortzen diela. Hala ere, zehaztu du ez dutela oposizio suntsitzailea egingo.