Maribel Prieto euskal presoa aske geratuko da bihar, 18.000 euroko bermea ordaindu ostean.
Prieto iazko abenduaren 10ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Berangon (Bizkaia), ETAri laguntzea leporatuta. Torturatua izan zela salatu zuen gero.
Epaileen aginduz espetxeratu egin zuten, eta Madrilgo Soto del Real eta Avilako (Espainia) Brievako kartzeletan eduki dute preso. Bihar aterako da aske, 18.000 euroko bermea pagatuta.
Euskal presoak
Maribel Prieto aske utziko dute bihar
18.000 euroko bermea ordaindu ondotik geratuko da libre. Iazko abenduan atxilotu zuten Berangon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu