Europako Hauteskundeak

Marije Fullaondo: "HZren zerrenda ilegalizatzea astakeria juridiko eta politikoa izango litzateke"

Herritarren Zerrendako (HZ) zerrendaburu Marije Fullaondok berak burutzen duen hautagaitzak "inongo alderdi politikorekin erlaziorik ez duela" berretsi du gaur, honenbestez zerrendaren ustezko ilegalizazio bat "astakeria politiko eta juridikotzat " jo du. Gai berean HZ-k gaur goizean entragatu ditu Madrilgo Kongresuan hautagaitza bideratzeko beharrezko 40000 sinadurak.

2004ko maiatzaren 10a
18:39
Entzun
"HZ ez dator inor ordezkatzera", nabarmendu du gaur goizeko agerpenean Fullaondok. Honetaz gain "Batasunak bere bozeramaile eta talde propioa" duela gehitu du eta azken hauekin HZ-ak "inolako zer ikusirik ez duela" azpimarratu du.

49.000 sinadura

HZren ordezkariek gaur entragatu dituzte Hauteskunde Epai Zentralean hautagaitza bideratzeko beharrezkoak diren 40.000 sinadurak. Dena den Walter Wendelinek zuzenduriko ordezkaritzak 49.000 sinadura aurkeztu ditu.

Egon zitezkeen irregulartasunak ebazteko lau egun pasa ostean Espainiako Buletin Ofizialak hautagaitzak publiko egingo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.