Euskal Presoak

Marilo Gorostiagak gose greban jarraitzen du; bederatzi kilo galdu ditu

Marilo Gorostiaga Logroñoko espetxean dago eta abuztuaren 31ean gose grebari ekin zion. Bestalde, Fresneseko D1 moduluan dauden euskal preso guztiak mitardean daude, Ismael Berasategirekin elkartasunean. Ostiralean berriz, autobus bat abiatuko da Belgikako Tournai eta Mons espetxeetara Diego Ugarteri eta Jon Lopezi elkartasuna adieraztera.

2004ko irailaren 8a
19:35
Entzun
Marilo Gorostiaga gose greban dago abuztuaren 31tik, eta 9 kilo galdu ditu. Abuztuaren 28an Enkarni Blanko aske utzi zuten, eta Gorostiaga bakarrik gelditu zen. 31ean preso arrunt bat eraman zuten bere ziegara, eta beraz, Gorostiagak gose greba hastea erabaki zuen.

Fresneseko D1 moduloko euskal presoak miterdean daude

Fresnesen (Frantzia) ziegak 14 egunean behin miatzen dira, azken aldian, ordea, 12 egunera joan ziren ziegak miatzera. Ismael Berasategiren presoa ukatu egin zen bere ziega miatzera eta horren ondorioz, mitardean sartu zuten atzo euskal presoa. Berasategiri elkartasuna adieraziz, beste euskal presoak mitardean daude.

Dena den, euskal presoen abokatuak espetxeko zuzendariarekin hitz egin du eta bihar mitardetik aterako dituztela hitz eman du espetxeko zuzendariak.

Autobus martxa antolatu dute Belgikako Tournai eta Mons espetxeetara joateko

Datorren ostiralean, irailaren 10ean, abiatuko da autobusa Belgikara bidean.Belgikako Tournai eta Mons espetxeetan dira Diego Ugarte preso gasteiztarra eta Jon Lopez preso basauritarra. Autobusa beraz, arratsaldeko 20:30etan abiatuko da Gasteiztik eta 21:30etan geldituko da Basaurin jendea jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.