erakundeak

Mario Fernandezek uste du egitura instituzionalaren aldaketak autogobernua arriskuan jarriko lukeela

Jaurlaritzako lehendakariorde ohi eta Kutxabankeko presidenteak aitortu du EAEko erakundeetan "baliabide gehiegi" erabiltzen direla, baina dio "arazoa kudeaketa" dela, ez erakundetze sistema.

2012ko martxoaren 12a
14:41
Entzun

Mario Fernandez Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde ohi (1982-1985) eta Kutxabank-eko presidentea EAEko egungo egitura instituzionalaren alde azaldu da, "aldaketak autogobernua arrisku larrian" jarriko lukeelakoan. Izan ere, haren arabera, egitura aldatzeko Espainiako Konstituzioa bera aldatu behar da, eta hori egiteko prozesuan Espainiak estatuko autonomia erkidegoen eskumenak murriztuko lituzke hain segur. "Krisi garai honetan erkidegoei eskumenak gutxitzeko giro politikoa dago Espainian".

Jaurlaritzak dio EAEn erakundeetan zerbitzu bikoiztasun kasuak daudela, eta 400 milioi euro aurreztu daitezkeela halakoak saihestuz gero. Fernandezek aitortu du krisi ekonomikoaren aurretik "baliabide gehiegi" erabili zituztela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako instituzioek, diru kontuak ongi zihoazela iritzita. Baina esan du arazo horrek ez duela zerikusirik erakundetze sistemarekin, "baizik eta kudeketarekin".

Eusko Legebiltzarrean gaiari buruzko batzordean mintzatu da Kutxabankeko burua, gaur goizean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.