Eliza Katolikoa

Mario Izeta gernikarra izendatu dute Bilboko gotzain laguntzaile

Teologia Moraleko irakasle laguntzailea da Nafarroako Unibertsitatean. Azken urteetan Kordobako (Andaluzia, Espainia) bikario nagusia izan da.

2008ko otsailaren 5a
14:54
Entzun
Mario Izeta Gabikagogeaskoa (Gernika, 1965) izendatu du Benedikto XVI.na Eliza Katolikoko buruzak Bilboko gotzain laguntzaile. Karmelo Etxenagusia orain artekoak erretiroa hartu du, eta haren ordez hartuko du kargua Izetak.

Nafarroako Unibertsitatean eta Kordobako Apaiztegian egi zituen Teologia ikasketak, eta1994an apaiztu zen Kordoban. Apaiz ez ezik, Medikuntzan doktore da, eta bioetikaz egin zuen tesia Nafarroako Unibertsitatean. Hain zuzen ere, Opus Dei elkarte katolikoari lotuta dagoen unibertsitate horretan Teologia Moraleko irakasle laguntzailea da. Azken urteetan Kordobako bikario nagusi izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.