Mario Izeta Gabikagogeaskoa (Gernika-Lumo, 1965) Bilboko gotzain laguntzaile berriak gaur Busturialdeko Hitza-n esan duenez, "gotzainen betebeharra pastorala da, ez politikoa". Izendapenaren albistea jaso zuenetik "maratoi" bat bizi izan duela dio eta elizak polemika gaindituko duela.
"Gogo handiarekin" hasi da lanean Bilbon, hainbat urtetan Cordobako (Andaluzia, Espainia) bikario nagusia izan ostean. "Norbait bere sorterrira itzultzen denean ilusio handiarekin bueltatzen da. Eliza hau dinamikoa da, mugimendu handikoa. Hori dela eta, nire lurra, nire jendea, nire lagunak, nire familia, nire etxea zerbitzatzeko ilusioa dut. Don Ricardok [Ricardo Blazquez gotzaina] ematen didan eginkizuna bete eta lan egiteko gogoa dut".
Aitortu du gaur egun elizara "gero eta jende gutxiago" joaten dela eta "ahultasun uneak" bizi dituztela.
Eliza
Mario Izeta: "Gotzainen betebeharra pastorala da, ez politikoa"
Bilboko gotzain laguntzaile berriak bere izendapenari buruzko polemika gaindituko dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu