Izan ere, euskal arrantzaleen inguruan luze eta zabal idatzi zuen Cod (bakailao, ingelesez) liburuan (1997). Nazioartean best seller-a izan zen lana, eta hamabost hizkuntzatara baino gehiagotara itzulia dute jada.
1999an, beste liburu bat plazaratu zuen: The Basque History of The World, Euskal Herriaren eta euskaldunon historiaz. Hori ere best seller bihurtu zen munduan. Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, protesta egin zuen Kurlanskyk Nazio Batuen Erakundearen egoitzaren atarian, New Yorken, 2003ko martxoaren 13an.