Markagailua iraulita, Atletico Madrili nagusitu zaio Reala

2014ko urtarrilaren 27a
09:32
Entzun

Garaipenak eskuratu zituzten atzo Realak eta Athleticek Superligako 18. jardunaldian. Athleticek 1-2 irabazi zion Espanyoli etxetik kanpo, eta Reala Atletico Madrilen aurka gailendu zen 3-2 Zubietan.

Zazpigarren garaipena lortu zuen jarraian atzo talde zuri-gorriak. Erikak eta Manu Lareok egin zituzten Bilbokoen golak, eta bigarren postuan jarraitzen dute sailkapenean. Sei puntura dute Bartzelona, liderra.

Realak, berriz, buelta eman zion markagailuari, Atletico Madril laugarren sailkatuaren aurka. 0-2 hasi ziren irabazten espainiarrak, lehen hogei minutuetan bi gol sartuta. Txuri-urdinek, berriz, bigarren zatian egin zituzten golak, Naiara Beristainen, Aintzane Encinasen Nahikari Garciaren bidez.

Zortzigarren postuan dira orain gipuzkoarrak, hogei puntu pilatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.