Bilduren eta EAJren arteko harremanez, PSE-EErekin eginiko itunaz, hondakinak kudeatzeko politikez eta errepideetako gastuez aritu da solasean. Hauek dira pasarte batzuk:
Aurrekontuak. "Iaz ere antzera gertatu zen. Guk ez genuen ikusten, baina goitik etorri zen irizpide politikoa, aurrekontuak ahalbidetzeko. Irizpidea hori izango da seguruenez, baina beharko da negoziazioa gutxieneko batean behintzat adostasunera iristeko. Giroak ez du laguntzen".
Oposizioaren lana eta zentsura mozioa. "Egin daitezkeen gauzak, bai; egin ezin direnak, ez. Zer ezin da egin? Fronte bat. Oposizioa egitea beste gauza bat da. Tresna zilegiak daude horretarako, eta denak erabiliko ditugu".
Errepideak. "Etxegaraten iaz egon behar zuen bidesariak. Eskema bertan behera utzi du Bilduk, eta berria egiteko gaitasunik ez du. Plan egokia behar da, haserrea eta egonezina ez sortzeko. Eta kontrakoa egin du Bilduk".