Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, gaur goizean auto istripua izan dute Markel Ormazabal presoaren hiru lagunek, espetxera bisita egitera zihoazela. Ocaña I espetxean dago Ormazabal, eta Burgosen gertatu da istripua 05:45ean, autoa labaindu ondoren. Autoak kalte handiak izan ditu, baina Etxeratek esan duenez ez da kalte pertsonalik izan, eta hiruek ere taxian hartu dute etxerako bidea.
Etxeratek gogorarazi duenez, sakabanaketak 2010ean hamalu ezbehar eragin zituen. "Gaurko istripua, 2011eko lehena dugu. Sakabanaketak dirauen 21 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunaka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe istripuak". Horregatik Etxeratek eskatu du sakabanaketa indargabetzea, "eta egungo espetxe politika konponbide klabeetara alda dezatela".