Ezker Abertzaleak “alde anitzeko elkarrizketak” jaso behar dituen eduki politikoen berri eman du gaur. Ezker Abertzaleko talde negoziatzailearen ustez, indarrean dagoen esparru politiko eta instituzionaletik abiatuz Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiarentzat “marku politiko berria” eraiki beharko litzateke.
Marku politiko berri honek Euskal Herriko etorkizun politiko eta instituzionala lau lurraldeetako herritarrengan jarriko luke, eta zentzu juridikoan “Autonomia Politikoaren” izaera izango luke. Aipatu marku politikoaren elaboraziorako “beharrezkoa izango da euskal lurraldeen harremanak elkarren arteko errespetuan oinarritzea” eta “marko politiko berria EAEko eta Nafarroako herritarren gehiengoak onartzea”.
Halaber, Ezker Abertzaleak dei egiten die indar politiko guztiei, “premia osoz eta luzamendurik gabe”, bazterketarik gabeko elkarrizketa politikoa martxan jar dezaten. Ezker Abertzalearen talde negoziatzailearen izenean Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Arantxa Santesteban eta Xabi Larralde azaldu dira gaur prentsa aurreko agerraldian.
“Marko politiko berria” eraiki behar dela dio Ezker Abertzaleak
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiak osaturiko marko politiko berria proposatu dute. Zentzu juridikoan “Autonomia Politikoa” izango luke, eta herritarren gehiengoak onartu beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu