Politika

Marlaskak ez die 'Garzon protokoloa' ezarriko atxilotuei

Aitziber Ezkerrak erreuma gaixotasun degeneratiboa du. Protokoloarekin, atxiloaldia bideoz grabatuko litzateke eta konfiantzazko mediku batek atxilotuak ikusteko aukera izango luke.

2010eko abuztuaren 4a
15:17
Entzun
Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ez die Garzon protokoloa ezarriko, atzo, Ertzantzak ETAren kontrako operazioan atxilotutako bi lagunei. Eta Aitziber Ezkerrak espondilitis ankilosantea izeneko erreuma gaixotasun degeneratiboa du. Garzon prokoloa ezarriz, atxiloaldia bideoz grabatuko litzateke, konfiantzazko medikuak ikusteko aukera izango luke, eta familiak uneoro jakingo luke non dagoen. Gaur adierazi dute hori Hernanin, senitarteko, abokatu eta mediku banak emandako prentsaurrean.

Pello Zubiria ere prentsaurrean izan da, Aitziber Ezkerraren gaisotasun bera duelako. Eta adierazi du “oso kontuz zaindu beharreko” gaisotasuna dela, “postura berean denbora luzez egotea bera, tortura" izan daitekeela gaineratuz.

2005. urtean Ertzaintzak beste protokolo bat jarri zuen martxan. Atxiloaldiak grabatu egingo zirela eta familiari egunero deituko zitzaiola esaten zen protokoloan. Hala ere, urtarrilean Ondarroan egindako operazioan atxilotutakoek salatutako torturak ukatzeko, atxiloaldiak bideoz hartuta zeudela esan zuen Herrizaingo Sailak. Eta uztailean, bideorik ez zegoela esan zion epaileari, isilpean. Hori dela eta, atxilotuekiko kezka adierazi dute senitartekoek.

Prentsaurrekoa amaitu ondoren kontzentrazioa egin dute udaletxe plazan, “Aitziber, Gurutz askatu. Inkomunikaziorik ez” leloarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.