Gizartea

'Maro' ontzia bi zatitan hautsi da, itsaso zakarraren ondorioz

Barruan 54 tona gasoil eta 2,6 tona olio dauzka. Jaizkibelgo harkaitzetan da ostiraletik.

2008ko martxoaren 10a
19:06
Entzun
Ostiralean Jaizkibelgo harkaitzetan ez aurrera ez atzera geratu zen Maro ontzia eta gaur bi zatitan apurtu da, itsaso zakarraren ondorioz. Itsas Salbamenduko teknikariek gaur arte atzeratu zuten atzo erregaia biltzeko eta lehorrera ateratzeko lana, eguraldi txarrarengatik. Gauzak gehiago zaildu dira, beraz, gaur.

Baionatik Pasaiara zihoala jo zuen Maro ontziak Jaizkibelgo itsaslabarra ostiralean, eta ordutik han da. Barruan 54 tona gasoil eta 2,6 tona olio ditu, eta itsasora isuriko balira, hondamendi ekologiko handia eragin dezake. Dagoeneko erregaiaren zati bat itsasora isuri dela adierazi zuen atzo Pasaiako portuko itsas kapitainak. Hain zuzen ere, itsasoan isuriaren orbanak ikusten ahal dira airetik ikusita. Oraingoz zenbat olio eta gasoil isuri den, ordea, ez dute zenbatu ahal izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.