Marokoko adingabe etorkinak, sorterrira berriz
MADRIL. Espainiako Immigrazio eta Emigrazio idazkari Anna Terronek jakinarazi duenez, Espainiar Gobernuak neurriak hartu nahi ditu Marokoko etorkin adingabeen legez kanpoko egoera arautzeko. Atzerritarren Lege berria jarraituz, adingabeak berriro ere beren familietan barneratzeko bideak abian jarri nahi dituzte, bi estatuen arteko elkarlanaren bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu