Mendebaldeko Sahara

Marokoko erregeak preso politiko guztiak askatuko dituela iragarri du

Marokoko erregea Mohamed VI.ak preso politiko guztiak eske utziko dituela iragarri du gaur. Indultuak 48 presori eragingo die eta horien artean gehienak giza eskubideen aldeko ekintzaileak dira. Iazko maiatzeko eta ekaineko protestengatik atxilotu zituzten.

2006ko apirilaren 22a
19:43
Entzun
Askatzekoak diren ekintzaileen artean Ali Salem Tamek, Hmmad Hammad Giza Eskubideen Urraketa Larrien Aurkako Saharako Elkarteko presidentea. Joan den martxoaren 25ean 216 preso askatuko zituela iragarri zuen Mohamed VI.ak. Orduan ere Ali Salem Tameken izena aipatu zen baina antza azkenean ez zuten aske utzi.

Efe albiste agentziak Marokoko iturri ofizialen arabera zabaldu duenez, gaur bertan utziko dituzte guztiak aske.

Manifestazioa egin dute Bilbon Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarteek

Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak uko egin zion atzo urteetan bere esku egon den Mendebaldeko Sahararen deskolonizazio prozesuan lan egiten jarraitzeari. Bake prozesua Marokoren eta Fronte Polisarioaren esku uztea erabaki du NBEk. Erabaki horren aurrean protesta egin dute gaur Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarteek Bilbon.

NBE traizioa lelopean, manifestariak Bilboko Areatza kalean bildu dira 13:00etan. Ondoren, Moyua Plazarantz abiatu dira eta martxa hasi den leku berean amaitu da. Edurne Rivas SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren alde lan egiten dute elkarteen koordinakundeko ordezkariak "lotsagarritzat" jo du NBEn jarrera. Honen ustez Nazio Batuen Erakundeak Sahara "abandonatuta" utzi du.

SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren alde lan egiten dute elkarteek antolatu dute manifestazioa. Hasiera batean, tailerrak, te dastaketa eta Mendebaldeko Saharako gatazkari buruzko erakusketa jarri behar zituzten Areatzan baina euria zela medio bertan behera geratu da asmo hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.