GIZARTEA

Maroto: "Arauak dio kaleko arropaz ezin dela sartu igerilekuetara; are gutxiago hijabarekin"

Gasteizko Udalak zabaldutako argazki batzuetan emakume bat ageri da hijaba jantzia duela, uretan.

Javier Maroto Gasteizko alkatea. DAVID AGUILAR / EFE
2014ko ekainaren 10a
13:21
Entzun

"Azken ondorioetaraino" eraman nahi du Javier Maroto Gasteizko alkateak kaleko arroparekin igerilekuetara sartzeko debekua: "Higiene arrazoiek ez dakite ezer aurreiritziez".

Gasteizko udal igerilekuetako hainbat erabiltzailek salatu zuten emakume ugari jantzita eta hijabarekin sartu direla uretara. Udalak atzo jakinarazi zuenez, hori debekatzeko agindu die igerilekuetako zaintzaileei. Gaur, Marotok Radio Euskadin nabarmendu du arauak "denentzat berdinak" direla eta ez dagoela "salbuespenik".

"Arauak dio ezin dela udal igerilekuetara arropa guztiak jantzita sartu, eta are gutxiago hijabarekin. Arauak berdinak dira denentzat", esan du Marotok. Halaber, salatu du debekua erabiliko dutela elkarte batzuek hura kritikatzeko, "zentzuzkoa" den neurri bat babestu beharrean.

Gaineratu du udal igerilekuetara joatea ez dela "betebehar" bat: "Norbaiti ez bazaizkio gustatzen udalak igerileku publikoez dituen arauak, irtenbide erraza du: ez joatea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.