Javier Maroto Gasteizko alkateak Eguberrietako mezua zabaldu du YouTube atarian zintzilikatutako bideo baten bitartez. Haren arabera, "elkartasunaren garrantzia" azpimarratzeko unea da, behar duten pertsonei laguntzekoa eta "lan egitea eta integratzea helburu dutenei" sostengua ematekoa: "Baliabideak bilatu behar ditugu eta benetan beharra duten pertsonek gizartearen babesa izan dezaten". Justizia eta elkartasuna adierazi die azken horiei.
2015ari begira, garrantzitsuena enplegua sustatzea dela iritzi dio; gainera, uste du "guztion lehentasuna" izan behar duela horrek. Horrez gain, ustelkeria kasuak salatu ditu. Arduradun publikoek "gardentasunez eta zintzotasunez" jardun behar dutela dio.
Hona hemen Marotoren mezua, osorik:
[youtube]http://youtu.be/mrVvDpKNT_M[/youtube]