Marotok ez du begiko meskita jartzeko lekua
GASTEIZ. Gasteizko alkate Javier Marotok ez du gogoko Zaramaga auzoan meskita egiteko hainbat lagunek hautatu duten tokia: «Ez da lekurik egokiena». Hainbat bizilagun meskitaren kontra ari dira; haiei erantzuteko asmoz lehengo astean hainbat fededun musulmanek protesta egin zuten SOS Arrazakeriako kideekin batera: hautatutako lekuaren alde egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu