Gizartea

Marotok ordenantza bat egin nahi du mintzatokiak ugaritu ez daitezen

Kebabetara eta txinatarren saltokietara ere zabaldu nahi du neurria udal gobernuak. "Halako saltokiek ez diote balio erantsirik ematen hiriburuko merkataritzari", esan du Gasteizko alkateak.

Berria.info
2013ko urriaren 15a
16:50
Entzun

"Duela urte batzuk ados jarri ginen Alde Zaharrean halako saltokiak zabaltzea saihesteko, orain neurri batzuk adostu behar ditugu hiriburuko gainerako auzoetan ugaritu ez daitezen". Gasteizko alkate Javier Marotok hitz horiekin iragarri du. udal ordenantza bat sustatuko duela hirian kebabak, txinatarren saltokiak eta mintzatokiak ugaritu ez daitezen. Araudi hori aurrera ateratzeko oposizioko alderdiren baten babesa behar du, eta datozen egunetan jarriiko da haiekin harremanetan horretarako. "Saltoki horiek ez diote balio erantsirik ematen hiriko betiko merkataritzari".

Marotok esan du martxotik abian dutela "betiko merkataritza" babesteko plan bat. "Saltoki horiek eskatuta dugu martxan, eta horri lotuta udaltzainek hainbat mintzatoki, kebab eta txinatarren soltoki ikuskatu ditu. Gorabehera batzuk antzeman ditugu, eta herritarren salaketak ere jaso ditugu. Kasu batzuetan, saltzeko baimenik ez duten produktuak eskaintzen dituzte. Horren aurrean, legea zorrotz betetzea bermatu nahi dugu. Betetzen ez duena ez da zigor gabe geratuko. Aukera berdintasuna sustatu nahi dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.